Vicente Lertxundi, atera dezagun egia itzaletik argira.

Vicente Lertxundiren heriotzaren 60 urte betetzen direnean, ekitaldi bat antolatu dugu gertatutakoaren egia aldarrikatzeko.

Vicente Lertxundi 1962ko abenduaren 27an espetxean zegoelarik jasandako jipoi bortitzaren ondorioz hilik suertatu zen. Oso egoera larrian zegoela ikusita Martuteneko espetxeko funtzionarioek kartzelaren kanpoaldean utzi zuten, barruan hil ez zedin erantzukizunak saihestuz . Arrastaka Vicente, inguruko etxe batzuetara iristen lortu zuen eta bere egoera larria ikusi zuten lekukoek «hil egin naute, hil egin naute» xuxurlatzen zuela entzun zuten.

Bere heriotzaren 60 urte betetzen direnean "Vicente Lertxundi, egia itzaletik argira" lelopean ekitaldia antolatu dugu abenduak 28rako Donostiako Txomin-Enea parkean, eguerdiko 12:00etan.