Egia jakiteko garaia da

Jose Benito Mujika eta Mikel Martínez de Murgia hil zituztenetik 50 urte betetzen diren honetan exekuzio arbitrarioaren biktima gisa aitortu dituzte.

José Benito Mujika eta Mikel Martínez de Murgia hil zituztenetik 50 urte bete diren honetan bere heriotzen inguruan emandako bertsio ofizialaren pisu iraingarriak bizirik iraun du... Mende erdiz bizirik mantendu da Guardia Zibil franquistaren bertsio faltsua, benetan 1972 irailaren 2a hartan gertatutakoaren Egia argitara eta ofizialki aitortua izan den arte. Xenki eta Murgi erail zituzten, justifikaziorik gabeko erailketak izan ziren eta ofizialki ezarri den bezala extrajudizialki exekutatuak izan ziren Lekeitiko Goiko kaleko etxean. Bazen garaia egia argitara ateratzeko, bazen garaia Lekeitioko herriaren lekukotza haintzat hartzeko eta hiltzaileen bertsio iraingarria deuseztatzeko.

Horregatik Irailaren 2an Lekeition burutuko dugun ekitaldian bertsio ofizialen kutxa iluna irekitzea ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu.